XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GARAUDY KRISTAU? Dena dela, ateismoa eta iraultza garbi bereiztu ondoren, oraindik ateo eta materialistatzat ezagutzen du bere burua.Hurrengo urtean atera zuen liburuan (
Erlijioa, kristautasuna, opio ahal da?.
Zuzenean problemari heldu ordez, apropos erantzun horri darion ondorioaren eboluzioa emango dugu.
Ondorioetatik erraz uler bait daiteke printzipioa.
Erlijioa beti opio balitz, iraultza egiteko, hau da, historiaren orduari dagokion politika egiteko, eta erabat konprometatzeko, beharrezko litzateke ateo eta materialista izatea; fedeak errealidadea benetakotasun osoz hartzea eragotziko luke eta.
Erlijioa ez da opio, beraz? Fedea nola bizitzen den, da kontua.
Ez dago erlijioaren esentzia metafisikorik, non-nahi eta betirako balioko lukeen erlijio-mueta bat.
Marxek metafisika-mailan ez baino kondaira-mailan aztertu eta epaitzen du erlijioa.
Ezin genezake erlijioa opio den ala ez esan, une bakoitzean betetzen duen funtzioa nolakoa den aztertu arte.
Erlijioa opio da beste haruntzagoko etorkizun absolutu horrek, hemengo borrokaren erantzukizuna leporatzeko kemena kentzen badigu; opio da, Jainkoa gure jakinduriaren hutsuneak betetzeko tresna (
Baina, erlijioa, fedea, Nazareteko Jesusen
Horrelako fedeari erasotzea, erreboluzioaren aurka lan egitea da.
Horregatik, aitortu beharra dago: ez, kristaua, fededun izan arren, erreboluziogile izan daitekeela; baizik, fede horri esker hain zuzen, izan daitekeela hori.